Amiantoarenei eskultura jatorrizko lekuan jarri dute
Amiantoarenei, amiantoaren biktimen omenezko eskultura, «hilabeteetako erbestearen ondoren», jatorrizko lekura itzuli da. 2023 urteko martxoaren 7an aldatu zuten lekuz, CAF lantegiaren atariaren ondoko parketik Mariarats kalera, eremu horretan egiten ari diren obrengatik. Urte bat eta hilabete pasata, eta obrak aurreratuta, jatorrizko lekuan ipini dute. Patxi Epelde artista ordiziarrak egin zuen eskultura eta 2009ko apirilaren 28an inauguratu zuten, amiantoaren kaltetuen aldeko manifestazioa egin ostean.