Euskararen egoeraz hausnartzeko hitzaldia Iñaki Iurrebasorekin
Diagnostiko berri baterako gakoak aurkitu asmoz Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? izenburupean hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebaso soziologoak eta UEMAko ikerketa teknikariak Seguran. Hitzaldia UEMAk, Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteak eta Segurako Udalak antolatu dute elkarlanean. Ostegunean izango da solasaldia, 18:30ean hasita, Danon Gelan.