Herriarteko pilota eta pala txapelketetan lehiatuko diren herriak jakinarazi ditu federazioak
Apirilaren 24an aurkeztuko dute aurtengo txapelketa Donostiako Kirol Etxean, eta ondoren kanporaketen zozketa egingo dute. Beasainek taldea osatu du aurten esku-pilotan aritzeko, eta Zumarragak ez.

Gipuzkoako Pilota Federazioak gaur jakinarazi ditu Herriarteko Txapelketan lehiatuko diren herrian izenak.
Eskuko lehian hemezortzi herrik eman dute izena, sei ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, hamalau gomazko paletaz eta hiru zesta-puntan.
Apirilaren 24an, 19:00etan, aurkeztuko dute aurtengo txapelketa Donostiako Kirol Etxean, eta ondoren kanporaketen zozketa egingo dute.
Goierriko ordezkariak
Esku-huska lehian izango du ordezkaritzarik zabalena Goierrik. Lau herri ariko dira: Ataun, Beasain, Idiazabal eta Zaldibia. Beasainen taldea osatu duela, hori da berritasuna. Aldiz, Zumarragak ez du aurten izenik eman.
Larruzko paletan eta pala motzean Ordizia izango da Goierriko ordezkari bakarra –Olaberriak ez du talderik osatu–, baita Zumarraga ere gomazko paletarekin.