Laburbirako film sorta emango dute gaur Areria zineman
Mikel Alvarez Sarriegi beasaindarraren 'Mundu berri bat' film laburraren fotograma bat. Film laburren gaua izango da gaur Lazkaon. Euskarazko pelikulen 21. Laburbira zirkuituko emanaldia antolatu dute Gerriko elkarteak eta udalak. Arerian 21:00etan hasiko da, sarrera 2 euroan dela. Zortzi film jarriko dituzte: Erro, Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Babesa, Mundu berri bat, Zirrara, Talkak eta Betizu buru.












