A-636 errepideko Bergarako tunela itxi egingo dute bihar gauean

A-636 autobideko mantentze lanen barruan, bihar (asteazkena) gauean, 22:00etatik 06:00etara bitartean, Zubiarreko tunelean arituko dira Beasain noranzkoan. Hori dela eta, errepidea itxita egongo da 22,800 eta 19,000 kilometro puntuen artean. Alternatiba gisa, GI-627 errepidea erabiltzea gomendatzen da Hibargarai hiribidetik eta Urteaga kaletik. Bergara noranzko erreia zabalik egongo da.