‘Bizkarsoro’ filma emango dute hiru egunez Herri Antzokian
Josu Martinez bilbotarrak zuzendutako eta idatzitako Bizkarsoro filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, bihartik igandera.
Fikzioa bada ere, errealitatetik asko du filmak. XX. mendean kokatzen da, existitzen ez den Bizkarsoro izeneko herrian, Euskal Herriko edozein herri izan daitekeena ere berean. Ahozko lekukotzetan eta idatzizko testuetan oinarritutako fikziozko bost istoriok mamitzen dute kontakizuna, 1914tik 1982ra bitarteko testuinguruak azalduta.
Baigorri ibarreko 200 herritar baino gehiagoren parte hartzea izan zuen. Euskarak eta euskal hiztunek jasandako errepresioa du hizpide.