Euskal Ligako finalerdia jokatuko du kadete nesken saskibaloi taldeak
Apirilaren 27an izango dute finalerdia, Azpetian, eta irabaziz gero, finala hurrengo egunean. Bi partidak irabaziz gero, Espainiako Txapelketa jokatuko dute.
Ordizia Gorka & Tere Fisioterapia Euskal Ligako kadete nesken saskibaloi taldeak Euskal Ligako finalerdia jokatuko du hurrengo astean. Bi jardunaldi falta zirenean, martxoan, lortu zuten sailkapena. Finalerdiaren ondoren, irabaziz gero, finala jokatuko dute, eta bi partidak irabaztea lortzen badute, Espainiako Txapelketa jokatuko dute.
Martxoaren 30ean Easo Ibaeta Basketek galdu egin zuen eta hala ziurtatu zuten finalerdietarako txartela. Azken bi partidak ere irabazi zituzten, Lointek Gernikaren eta Zast Kuraye-ren aurka, eta multzoko hirugarren postuan bukatu dute. Hala, apirilaren 27an Euskal Ligako finalerdia Azpeitian jokatuko dute, bigarren sailkatu den Optica Troconiz Araba taldearen aurka.
Hori irabaziz gero, hurrengo egunean eta Azpeitian ere, finala jokatuko dute. Bi partida garrantzitsu horiek irabazita, Espainiako Txapelketa jokatuko lukete.
Hirugarren aldiz
Lorpen itzela eskuratu du Arkaitz Iruarriz entrenatzaile den Euskal Ligako kadete nesken taldeak. Hirugarren aldiz iritsi dira finalerdietara. Behin finala irabazi eta Espainiako Txapelketa jokatu zuten, eta bestea bertan behera geratu zen pandemiagatik.