Haziak bedeinkatuko dituzte igandean, Santa Engrazin
Auzotarrek eramandako hazi eta uren bedeinkatzea, iaz Santa Engrazi ermitan. Joseba Telleria Urteroko ohiturari jarraituz, hazien bedeinkatzea egingo dute igande honetan, apirilak 21, Segurako Santa Engraziko ermitan. 12:00etan inguruko baserritarrek eramandako hazien eta uraren bedeinkazioa izango da eta ondoren, meza ospatuko dute bertaratutakoen artean. Goizari amaiera emateko hamaiketako egongo da bertako auzotarrek udalaren laguntzaz eskainita.












