Piztu Gazte Mahaiak sukaldaritza lehiaketa antolatu du hilaren 26rako
Urretxuko Piztu Gazte Mahaiak sukaldaritza lehiaketa antolatu du apirilaren 21erako, DBH 3 eta 4ko kideentzat. Bigarren edizio honetan, parte hartzaileek pancake-ak kozinatu beharko dituzte: 17:30etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan. Hiru edo lauko taldetan, ordubeteko epea izango dute gutxienez hiru pancake eta osagarriak kozinatzeko.
Urretxuko Udalak osagai guztiak banatuko ditu, eta suak, amantalak eta zapiak ere utziko dizkie parte hartzaileei. Parte hartzaileek, ostera, kozinatzeko tresnak eraman beharko dituzte: zartagiak, aiztoak, sardeskak, koilarak eta bestelakoak. Izena emateko azken eguna martxoaren 31 izango da. Izena emateko, sakatu hemen. Oinarriak ikusteko, sakatu hemen.
Ikastetxe bakoitzeko bina ikasle izango dira epaile. Era horretara, parte hartzean sakonduko dute. Irabazleak 250 euro eta diploma jasoko ditu; bigarrenak, 200 euro eta diploma eta hirugarrenak 150 euro eta diploma. Sariez gainera, Bi-Tarteanek eskainitako 50 euroko lau bono ere zozkatuko dira. Behin sariak banatuta, talde guztiei edariak banatuko zaizkie egindako pancake-ak bertan jan ahal izateko.