Goierriko sei bertsolarik saioa egingo dute Ataunen
Sei bertsolari goierritar ariko dira bihar, Ataunen, Etxerat elkarteak euskal presoen beharretarako antolatutako laugarren saioan. Herri Antzokian, bihar 17:00etan hasiko da. June Aiestaran eta Aitor Sarriegi beasaindarrak, Eneko Araiztegi segurarra, Aratz Igartzabal gabiriarra, Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra ariko dira. Gai jartzen, Ane Etxezarreta olaberritarra. Sarrerak (6 euro) tabernetan daude salgai.