Illunbe akordeoi orkestra, Igartza zikloko saioan
Igartza Musika Zikloaren barruan Illunbe akordeoi orkestrak joko du igandean, hilak 21, Igartzako jauregian, 19:00etan hasita. 1985. urtean sortu zen taldea eta Jose Juan Zubillagak zuzentzen du. Ia 40 urteko ibilbidean, hainbat sari jaso dituzte, bai nazio mailan, bai nazioartean. Beasaingo saioan, askotariko musika esperientzia eskainiko dute. Taldekideen artean Lea Dorronsoro beasaindarra dago, Loinatz Musika Eskolako ikaslea izan zena.