Iñaki Iurrebasok euskararen egoerari buruz Seguran egindako hitzaldia bideoan
Soziolinguista legazpiarrak 'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?' hitzaldia egin du Segurako Danon Gelan. Euskara "minorizazio gorrian" dagoela nabarmendu du.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Segurako Udalak eta Segurako Hitz edo Irri. Euskaraz elkarri elkarteak antolatuta, Iñaki Iurrebaso soziolinguistak (Legazpi, 1967) Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia egin du Seguran Danon Gelan.
“Esatera natorrena da euskara egoera oso larrian dagoela, minorizazio gorrian, eta esnatu beharra beharra daukagu, eta egoera horri aurre egiteko aldartean jarri, bestela ez daukagulako etorkizun oso onik”. Hitz horiekin eman dio hasiera hitzaldiari Iurrebasok.
GoiBerri aldizkariak ere elkarrizketa zabala argitaratu zuen martxoaren 28an Iurrebasorekin. Hauxe izan zen titular nagusia: «Eustea jada bada lorpen bat, baina ez da nahikoa horrekin».