N-1 errepidetik A-636ra bide-adarra moztuko dute, bihar
N-I errepidean, Beasainen, inausketa eta mozketa lanak egingo dituzte bihar, larunbata, eta itxi egingo da A-636 errepidera sarbidea, Donostia-Zumarraga noranzkoan doazen ibilgailuentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, 06:00etatik 12:00etara bitartean egingo dela trafiko mozketa. Alternatiba gisa, GI-627 errepidea erabiltzea gomendatu dute.