Ane Gerra urretxuarra, Estatuko 100 talentudunen zerrendan
Forbes aldizkariak Estatu espainiarreko talentu handieneko 100 sortzaileen zerrenda egin du eta bertan Ane Guerra urretxuarra sartu du. Zazpi euskal herritar daude. Horien artean, Bayer Leverkusen taldearekin Alemaniako futbol Liga irabazi berri duen Xabi Alonso donostiarra.
Zerrenda ikus-entzunezko, publizitateko, komunikazioko, arteko eta kiroleko profesionalek osatzen dute. Guerrak Letra Herida agentzia zuzentzen du, Patricia Escalonarekin batera. Agentzia horrek erredakzio eta itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditu, euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez. Guerra Urretxun jaio zen, baina Bartzelonan bizi da. Kazetaria, gidoilaria eta storytelling eta erredakzio irakaslea da eta Women at Work by Hey podcast-a gidatzen du.
Letra Herida agentziaren webgunea bisitatzeko, sakatu hemen.