Pilota egokituko kanporaketa jokatuko dute bihar Baratzen
Gipuzkoa mailako txapelketaren baitako kanporaketa da. Teniseko paleta modalitatean jokatuko da. Partida 10:00etan hasiko da Segurako pilotalekuan.
Otsailaren 3az geroztik martxan da Gipuzkoako 14. Pilota Egokituko txapelketa. Txapelketak bere ekuatorea gainditu du eta dagoeneko lau kanporaketa jokatu dituzte. Final handiaren azkeneko kanporaketa Seguran jokatuko dute bihar, Baratze pilotalekuan.
Teniseko paleta modalitatean jokatuko dute biharko partida, adimen urritasuna duten jokalariekin. Partidari 10:00etan emango diote hasiera. Binakako finalak Donostian jokatuko dituzte maiatzaren 18an.