Zaldibiako plaza eraldatzeko lehen auzolana bihar da
Zaldibiako plaza eta ingurua berregokitzeko iaz gorpuztutako Ertzetik erdira plangintzako diseinua gauzatzen hasiko dira, auzolan bidez. Lehen lanaldia biharko deitu du udalak, 10:00etan, plazan bertan. Bihotza izeneko espazio publikoko lehen altzaria eraikitzen hasiko dira, hurrengo hiletako lanen «oinarria» eta Zaldibiako plaza berriaren «abiapuntua». Hormigoizko oinarrirako zorua harrotu eta enkofratuko dute.