Adimen artifiziala eta honen eragina gure lanbidean
Lazkaoko Zuzenki aholkularitzako Irantzu Amundarain Irizar adimen artifizialaz egin duen gogoeta.
Azken aldian geroz eta gehiago entzuten dugu adimen artifizialari buruz hitz egiten. Eta egia da egunetik egunera gure ohiko bizitzako edozein arlotan geroz eta presenteago dugun zerbait dela, eta nola ez, lanean ere bai.
Edonon aurki dezakegu adibideren bat: etxean (Netflix, Spotify, Alexa…), sare sozialetan (Youtube, Linkedin, Instagram…), komertzioan (Amazon, Inditex…), garraioan (Maps…)…
Abiadura bizian doaz lehen eskuz egiten genituen lanak automatizatu eta digitalizatzen eta behar-beharrezkoa zaigu egoera berri hauetara egokitzea.
Zer da adimen artifiziala ordea? Adimen artifizialak «ikasi» egiten du. Ikasi, arrazoitu eta erabakiak hartu. Hau guztia algoritmo (sekuentzia, arau, jarraibide, urratsak…) eta datuak (zenbaki, hizki, hitz kontzeptuak…) erabiliz.
Eredu tradizionalak
Jada existitzen duten datuetatik abiatuta patroiak ikasten ditu. Patroiak sailkatzeko, iragartzeko edo ezagutzeko entrenatzen dira: Maching learning, Deep learning, Chatbot…
Adimen artifizial sortzailea
Ikaskuntza eredu automatikoak erabiltzen ditu, aurretik ez zeuden datuak sortzeko. Erabiltzaileak galdetu egiten du eta erantzuna jasotzen du, eduki berriak sortzen ditu edozein arlotan (musika, irudiak, bideoak, testuak, artea…): Chat Gpt, Copilot, Gemini…
Eta honek guztiak nola laguntzen digu gure lanean?
- Lan prozedurak automatizatzen ditu.
- Dokumentu desberdinak idatzi ditzake.
- Bilaketa desberdinak egiten laguntzen digu.
- Dokumentuak berrikusi eta sailkatzen ditu.
- Aurreikuspenak egin ditzake.
- Datu eta dokumentuen analisiak egiten ditu.
Kontuz
Baina kontuz! Beti gainbegiradapean. Erreminta hauek guztiak erabiltzen jakin behar da, jarraibideak ematen jakin behar dugu, datu eta hitz egokiak erabiltzen, aginduak ondo ematen… baina behin hori jakinda gure lanaren eraginkortasun eta efizientzia asko hobetu daiteke, gure baliabideen optimizazioa lor dezakegu, produktibitatea eta lanaren kalitatea handitu, kostuak murriztu…
Aldeko edo kontrako, jada gure bizitzan sartu den zerbait da adimen artifiziala eta auskalo nola egongo garen hemendik 10 urtetara… Bakoitzak egin ditzala bere kabalak!
Ezin gara tematu
Ezin gara tematu duela urte batzuetako lan egiteko moduari eusten, orain ditugun tresnak lehen ez bazeuden. Teknologiak ez gaitu gure lanean ordezkatuko baina teknologia erabiltzen duenak ordezkatu gaitzake.