EAEko legebiltzarreko hauteskundeetako lehen datuak ateratzen hasi dira
EAEko legebiltzarreko hauteskundeetako lehen datuak ateratzen hasi dira. Arratsaldeko 18:00etan %51ko parte-hartzea jaso da EAEn. Goierriren kasuan, herri txikienak iada amaitzen ari dira zenbaketak eta oraingoz, parte-hartzeari dagokionean, %60tik gorakoa ari da izaten herri guztietan.
EAEko legebiltzarrerako hauteskundeetan tentsioa nabari da iada. Eskolak itxi dira eta botoen kontaketak abian daude. Arratsaldeko 19:00etan eman dute 18:00etarako botoa emana zuten pertsonen ehunekoa. EAE mailan %51koa izan da parte-hartzea.
Hiru lurraldeetan banatuta, Bizkaia izan da parte-hartze tasa handiena jaso duena, %51,9ko parte-hartzearekin. Gipuzkoan, berriz, arratsaldeko 18:00etarako %50,7an zegoen parte-hartze tasa eta Araban, aldiz, apur bat baxuagoa: %48,7.
Parte-hartze orokorrari dagokionean, hasi dira Goierriko zenbait herritako parte-hartze kopuruak irteten, baita emaitzak ere, batez ere herri txikienetan, adibidez, Gabirian, %66,83koa izan da parte-hartzea, eta Zerinen, berriz, %79,09koa izan da parte-hartze orokorra. Zegamarren kasuan, aldiz, %68,26koa izan da parte-hartzea. Lehen datu orokor hauek jasota, iada zenbait herritan amaitzen ari dira zenbaketak eta aurki izango dira herri guztietako datuak.