Urbieta egoitzaren Arte Egunean artistek plazara atera dituzte haien lanak
Urbieta egoitzaren Arte Egunean bertako kultur taldeek haien lanak kalera atera dituzte. Erauskin plazan izan da azoka eta jende ugari ibili da goizean zehar.
Beasaingo Urbieta egoitzan hainbat eta hainbat kultur eragile ezberdin elkartzen dira eta gaurkoan kalera atera dira haien lanak aurkeztera. Erauskin plazan izan da azoka eta goiz osoan zehar jende ugari izan da bertan, artisten lanak ikusten. Artearen arlo desberdinen artean pintura izan da gailendu dena. Hainbat eta hainbat artistaren pinturak zeuden bertan, horien artean, Oihan Goiburu, Jesus Mari Larrañaga, Iker Dorronsoro, Julio Martin, Marijo Ulaiar, eta abar. Pintura gehienak <<Beasaingo herriarekin zerikusia>> dutenak izan dira edo diotenaren arabera, hauek izan dira <<deigarrienak>> herritarrentzat.
Goiz osoan zehar ibili da jendea eta bertatik pasa diren zenbaitek esan dute <<eguraldi ona egonda eta kalean halakoak ikusita ezin izan dietela uko egin bertara gerturatzeari>> aipatu dute; beste batzuk, berriz, <<herrian halakoak ikustera ez daudela ohituta eta polita dela herriko zenbait artista ezagutzea ere>>.
Hala ere, pinturaz gain baziren beste zenbait arte modalitatetako piezak ere, hala nola, zeramikazko ontziak. Hauetatik ere asko zian dira, forma, kolore eta tamaina desberdinetakoak. Argazki ugari ere ikusi ahal izan dituzte bertaratu direnek.