Miren Azkaratek 'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko du gaur Jabekuntza Eskolan
Arrazoi politikoengatik eta esperientzia pertsonalak tarteko, gurasoen erbestean edo deportazio egoeran jaioak izan diren haurren eta gazteen ikuspegitik idatzitako lana da. 18:00etan izango da aurkezpena.
Miren Azkarate kazetari eta idazle donostiarrak Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak liburua aurkeztuko du gaur, Liburuaren Egunean, Ordiziako Jabekuntza Eskolan, Santa Maria kaleko 4. zenbakian. 18:00etan hasiko da.
Euskal Herriaren historiaren parte diren eta inoiz kroniketan edo berrietan azaldu ez direnen bizipenak jaso ditu Azkaratek liburuan. Arrazoi politikoengatik eta esperientzia pertsonalak tarteko, gurasoen erbestean edo deportazio egoeran jaioak izan diren haurren eta gazteen ikuspegitik idatzitako lana da.
Ikusezintasunetik argitara eraman ditu haien ahotsak eta historiak, tartean berea ere bai. Egoera eta leku ezberdinetako iheslarien haur eta familien bizipenak jaso ditu.