Ateak Ireki ekimena aurkeztuko dute gaur D’elikatuzen

Ateak Ireki ekimena aurkeztuko dute gaur D’elikatuzen, 18:30ean. Hiru asteko egonaldia eta kultura trukea egitera etorriko dira udan diasporako euskaldunak Goierrira. Euskal Herria hobeto ezagutu eta euskaran murgiltzera lagunduko dituzten familien bila dabiltza. Gaurko aurkezpenean aurreko urtean ekimenean parte hartu zuten familiak ere egongo dira.