‘Inklusioaren aterkiak’ geldialdia egingo du Seguran
Arteriak sustatu eta Itziar de la Granja artista zegamarrak sortutako Inklusioaren aterkia proiektua Seguran izango da bihar. Zumitzez egindako eskultura komunitario kolaboratibo bat egitea da proiektuaren xedea. Seguran 18:00etan egin dute hitzordua bihar, «mota eta kolore guztietako pertsonak hartuko dituen aterkia sortzeko».