Joseba Iztuetarekin solasaldia, gaur, Iriarte aretoan
Joseba Iztueta mendizale gabiriarra Zanskarren. Aramako Udaleko Herri Bizitza batzordeak antolatutako Mendi Astearen barruan, Joseba Iztuetarekin solasaldia izango da gaur, Iriarte aretoan. Tertuliaren aurretik, ikus-entzunezko bat proiektatuko dute, Indiako Himalaian kokatzen den Zanskar bailaran ireki diren harkaitzeko bide berrien eta lehen aldiz zapaldu diren gailurren inguruan. 18:30ean hasiko da saioa.












