Urretxuko Udalak Santa Barbarako taberna ekainaren 1ean irekitzea espero du
Atzoko osoko bilkuran Jon Altolagirre EH Bilduko zinegotziak Santa Barbarako aterpetxe eta tabernari buruz galdetu zuen eta Jon Luqui alkateak EAJk eta PSE-EEk onartutako aurrekontuan taberna eta jangela txukuntzeko sail bat dagoela erantzun zion. Azken asteetan taberna hartu nahi duten pertsona batzuekin elkartu direla ere aipatu zuen. Taberna ekainaren 1ean irekitzea espero dute eta taberna eta jatetxea zaharberritzeko obra hurrengo neguan egingo da.