Zaldibia eta Idiazabal aurrez aurre Herriartekoaren lehen kanporaketan
Final hamaseirenetako joanekoak maiatzaren 4-5eko asteburuan jokatuko dira. Beasain ere orduan sartuko da jokoan, Tolosaren aurka. Ataun, berriz, final laurdenetan dago zuzenean. Palan Ordizia ariko da, eta Zumarraga gomazko paletan.
Dagoeneko zehaztuta daude Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren kanporaketak. Atzo egin zuten aurkezpena eta kanporaketen zozketa Donostiako Kirol Etxean.
Eskuz, Goierriko lau herrik osatu dute taldea, eta horietako bik elkarren aurka jokatu beharko dute final hamaseirenetan: Zaldibiak eta Idiazabalek. Fase berean hasiko da lehian Beasain, haren kasuan Tolosaren aurka. Joanekoak maiatzaren 4-5eko asteburuan jokatuko dira, eta itzulikoak astebeteren buruan. Ataun, berriz, final laurdenetan sartuko da jokoan ekaineko lehen asteburuan.
Palan Ordizian da Goierriko ordezkari bakarra, Olaberriak aurten baitu taldea osatzerik lortu. Ordiziako palariak finalerdietarako sailkatuta daude, eta Andoain edo Oiartzun izango dute aurkari maiatzeko azken asteburuan.
Gomazko paletan ariko dena Zumarraga da. Final zortzirenetan hasiko da lehian Zarautzen kontra, maiatzaren 18-19ko asteburuan.