Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Ordiziara iritsiko da gaur
19:30ean, Herri Antzokian, zortzi film labur emango dituzte, Hitzaro euskara elkarteak antolatuta.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako XXI. Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria Ordiziara iritsiko da gaur, Hitzaro euskara elkartearen eskutik. 19:30ean, Herri Antzokian, zortzi film labur emango dituzte: Babesa (zuzendaria: Ander Iruretagoyena), Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Katalinaren zoria (Guillermo Ordas), Erro (Amaia Lejarreta), Mundu berri bat (Mikel Alvarez), Zirrara (Ane Cuesta), Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta Betizu buru (Kim Maiteny).