Murumendiko Mariri ongi etorria emateko prestatzen ari dira beasaindarrak
Maiatzaren 10ean, ostirala, hasiko dira Beasaingo Loinatz jaiak Mariren Jaitsierarekin. Egun horretarako guztia prest izateko lehenengo entsegua egin zuten pasa den ostiralean, Aurtzaka dantza taldeko kideen laguntzarekin. Inoizko jendetsuena izan zen; beasaindarrak gogotsu daude Murumendiko Mariri ongi etorria emateko. Gogoratu, Mariren Jaitsieran plazako eremuan dantza egiteko entseguetan parte hartzea derrigorrezkoa dela. Bigarren entsegua, ostiral honetan, hilak 3, izango da, Antzizar kiroldegian, 19:00etan.