Gari Ugarte txirrindulari legazpiarrak bere lagunen animoak jaso ditu
Gaupasa eginda joan dira Santikutz klasikoko irteerara, bengala eta guzti.
Gari Ugarte txirrindulari legazpiarrak bere herriko Santikutz klasikoan parte hartu du, lehenengoz. Lasterketa amaitzea lortu du. Lehen goierritarra izan da, gainera. Senitartekoen eta lagunen bultzada izan du horretarako. Bere lagunek gaupasa egin dute eta tabernetatik lasterketaren irteerara joan dira, zuzenean (ohera joanez gero, iratzargailuak esnatuko ez zituen beldur izango ziren). Bengala eta guzti animatu dute.