Legazpiko haurren danborrada pilotalekuan egin dute
Legazpiko jaietan beti euria egiten duela esan ohi da eta aurten behintzat hala ari da izaten. Hori dela eta, haurren danborrada Urbeltz pilotalekuan egin behar izan dute. Dena den, euriak ez du haurren festarako gogoa zapuztea lortu.