Aisialdian euskaraz gozatzeko ‘17. logela’ ihes gela Seguran
Bihartik igandera bitartean, 17. logela ihes gelak geldialdia egingo du Seguran. Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitako ekimena da eta aisialdia euskaraz gozatzeko formatu erakargarri bat eskaintzea du helburu.
40 minututan ihes gelatik irteteko erronka izango dute gehienez bost lagunez osatutako taldeek. Haurrek gurasoekin parte hartzeko aukera izango dute eta 16 urtetik gora, euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute. Guztira, 20 txanda daude aurreikusita asteburu guztirako.
Hauexek dira ordutegiak:
- Ostiralean: 17:00ak, 18:00ak, 19:00ak eta 20:00ak.
- Larunbatean: 10:00ak, 11:00ak, 12:00ak eta 13:00ak; eta 17:00ak, 18:00ak, 19:00ak eta 20:00ak.
- Igandean: 10:00ak, 11:00ak, 12:00ak eta 13:00ak; eta 17:00ak, 18:00ak, 19:00ak eta 20:00ak.
Parte hartzeko erreserbak egin daiteke hemen.