Jose Venegas legazpiarrak lortu du Nikolas Lekuona argazkilaritza lehiaketako lehen saria
Bigarren saritua Andres Indurain irundarra izan da, eta hirugarrena Iñaki Hidalgo ordiziarra. Sari lokala, berriz, Joxemi Romerorentzat izan da. Hamahirugarren edizioa izan da.
XIII. Nikolas Lekuona argazkilaritza lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu Ordiziako Ortzadar argazkilari elkarte antolatzaileak. Jose Venegas Flores legazpiarrak lortu du lehenengo saria, El ruso lanarekin, bigarren izan da Andres Indurain Gutierrez irundarra Requiem 2 lanarekin, eta hirugarrena Iñaki Hidalgo Ezenarro ordiziarra Zikaiak/Punzones lanarekin. Sari lokala, berriz, Joxemi Romero Barco ordiziarrarentzat izan da, Tampoco lanarengatik. Hemen ikus daitezke saritutako argazkiak.
Epaimahaia Jose Miguel Diaz Oveja Errioxako Argazkilaritza Federazioko presidenteordeak, Julian Gil Garcia Legazpiko Ikatza argazkilaritza elkarteko kideak eta Xavier Garcia Vaquero Errioxako Argazkilaritza Federazioko presidenteak osatu dute.