Lazkaomendi auzoko festek hartuko dute orain txanda, bihartik aurrera
Pipas jatetxekoek botako dute txupinazoa. Afizionatuen txirrindularitza proba Ixurrene parean bukatuko da, eta hiru kuadrillen arteko herriko kirol desafioa larunbatean izango da aurten.
Lazkaomendi auzoko festak bihar hasiko dira, eta igandera arte ospatuko dituzte. Txupinazoa botatzeko ohorea Pipas jatetxekoei eman diete antolatzaileek, urte askotako lanaren ondoren, itxi egin baitute. Ostiral arratsaldeko ekitaldiak Lartxai elkarte inguruan izango dira.
Berritasunetako bat txirrindulari lasterketaren aldaketa izango da. Juniorrek –Lazkaomendin ohikoak– lehengo zapatuan jokatu zuten Lazkaon, eta larunbat honetarako Euskaldun txapelketako afizionatuen 81. Lazkao Proba jarri dute. Lazkaomendin, Ixurrene parean izango dute helmuga, 124 kilometroko ibilbidearekin.
Lazkaomendiko beteranoen eta gazteen, eta zaldibiarren arteko herri kirolak, herri afaria, eta festa jartzeko osagai ugari izango dira, gainerakoan, Lazkaomendin.
EGITARAUA
Maiatzak 3, ostirala
- 17:30. Txupinazoa, Lartxain.
- 17:45. Buruhandiak.
- 18:30. Talo egitea.
- 19:30. Karaokea.
Maiatzak 4, larunbata
- 09:30. 81. Lazkao Probaren irteera, Lazkaoko plazatik.
- 10:15. Pilota erakustaldia.
- 12:30. Txirrindulari probaren helmuga, Ixurrene parean.
- 17:30. Herri kirolak: Lazkaomendiko beteranoak, gazteak eta zaldibiarrak.
- 19:00. Trikitilariak: Ane Urretabizkaia, Saioa Berasategi, Uxue Kerejeta eta Eider Tolosa.
- 21:00. Afaria eta jarraian Oixani DJa, Lartxain.
- 22:00. Trikitilariak.
Maiatzak 5, igandea
- 08:15. Oinezko ibilaldia.
- 08:30. Txirrindu zeharkaldia.
- 11:00. Haur jolasak, Oin Arin dantza taldea eta trikitilariak.
- 12:30. Meza.
- 16:30. Potxin-Patxin pailazoak.
- 18:00. Harri jasotze erakustaldia
- 19:00. Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.
- 20:00. Izer eta Alabier trikitia