TAO ordenantza berria behin betiko onartu du Beasaingo Udalak
Beasaingo TAO ordenantza berriak igaro ditu tramite guztiak eta behin betiko onartu da. Barrendaindik Dolarearaino eta Foru Kaleraino aparkalekuen erabilera mugatua izango da aurrerantzean. Halaber, egoiliarrentzako aparkaleku kopurua handitu egingo da. Irailean sartuko da indarrean. Udalaren esanetan, «mugikortasuna eta bizi kalitatea hobetzea» dute helburu aldaketek.