Santakutz eguna ospatu dute Seguran
Urteroko ohiturari jarraituz, Santakutz eguna ospatu zuten ostiralean, Segurako beheko auzoan. Meza egin zuten lehenengo beheko auzoko gurutzean eta jarraian herri toka txapelketari eman zioten hasiera. Elena Gonsalves, Maier Intxausti, Ibai Izagirre eta Eneko Agirrezabal izan ziren irabazleak (argazkian ezkerretik hasita). Amaitzeko, 21:30ean Zopajale elkartean afaria egin zuten bertaratutakoek.