Aramako Ibares errotak ateak irekiko ditu igandean
III. Erroten Eguneko ekitaldiekin bat egingo du Aramako errotak. Bisita gidatuak eta talo tailerrak antolatu dituzte. Izena eman behar da aurrez.

Aramako Ibares Errotak ateak irekiko ditu igandean, Gipuzkoako III. Erroten Egunarekin bat eginez. Lau bisita antolatu dituzte: goizean, 10:30ean eta 12:00etan; eta arratsaldean, 16:00etan eta 17:30ean. Ordu eta erdiko saioak. Saio bakoitzean, gehienez,
25 lagunentzako tokia izango da.
Talo tailerrak ere antolatu dituzte. 11:00-13:30era bitartean 12:00etarako pasekoak egingo dute 11:00etan lehenik , eta 12:00etan ateratzen direnak ondoren. Arratsaldean ere berdin: 16:00etatik 18:30era bitartean, 17:30etako pasekoak egingo dute lehenik 16:00etan eta 17:30etan ateratzen direnak ondoren.
Bi kasuetarako aurrez izena eman behar dute bertaratu nahi dutenek: udala@arama.eus edo errota00@ gmail.com posta elektronikoetara idatzita, edo Ordiziako D’Elikatuzera deituta (943 88 22 90).