Bihar hasiko dira Legorretako jaiak
Aimar Alustiza pisu jaurtitzaileak pregoia irakurri eta Azintzio jaien hasierako suziria botako du, 18:30ean. Egitarau osoa, albistean.
Legorretarrak prest daude festetarako. Bihar, 18:30ean, Aimar Alustiza pisu jaurtitzaileak suziria bota eta Pikua udaletxeko balkoian jarri ondoren, igandera arte, festa giroa nagusituko da herrian.
Maiatzak 8, asteazkena
- 16:00. Haurren esku pilotako finalak.
- 18:30. Jaiei hasiera emateko suziria botako du Aimar Alustiza Lasa pisu jaurtitzaileak. Ondoren, Pikua udaletxeko balkoian jarriko da.
- 18:30-18:45. Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira.
- 19:30. Bertso erronka Ezkizu taberna aurretik abiatuta: June Aiestaran-Iker Zubeldia eta Maddi Aiestaran-Eneko Araitzegi ‘Korta’. Gai jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo.
- 21:30. Lagunarteko afaria plazan. Ondoren, Dj Lyma.
Maiatzak 9, osteguna. Azintzio Eguna
- 13:00. Adin guztietarako zumba herrikoia. Partaideentzako salda banatuko da.
- 18:15. Azentzio eguneko euskal erromeria, udaleko eta herriko eragileetako ordezkarien soka dantza, Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia, eta sagardo dastaketa eta txorizo jatea.
- 20:00. Pikukada batukada taldea.
- 23:00. Helduen danborrada.
- 23:30. Korrontzi. Plazan.
Maiatzak 10, ostirala
- 11:30-14:00. Puzgarriak, plazan.
- 12:30. Pote, igel eta toka txapelketa herriko jubilatuen artean, plazan.
- 12:30. Iraunkorrak txaranga.
- 14:00. Herri bazkaria, Iraunkorrak txarangak alaituta.
- 18:00. Haurren playbacka.
- 23:30. Helduen playback saioa.
- 01:00. DJ Bullen emanaldia.
Maiatzak 11, larunbata. Mozorro eguna
- 13:00. Txakolin dastaketa.
- 13:00. Herriko 40. paella txapelketa. 14:00etan amaituko da aurkezteko epea.
- 14:30. Lagunarteko bazkaria.
- 18:30. Mozorro desfilea plazan.
- 22:30. Erromeria: Akerbeltz. Plazan.
Maiatzak 12, igandea
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00. Iratxoak eta basoko sorginkeria haurrentzako musika ikuskizuna Gookapiren eskutik, plazan.
- 18:30. Eutsi Ramon! Kale antzerkia Trapu Zaharrak taldearen eskutik, plazan.
- 20:30. Pikuaren ehorzketa.