Herri Urratsera joateko autobusa Itsasondotik
Datorren igandean, maiatzaren 12an, Senperen (Lapurdi) egingo den Herri Urrats Iparraldeko Ikastolen aldeko jaira joateko autobusa antolatu nahian dabiltza Itsasondon.
Datorren igandean, maiatzaren 12an, Senperen (Lapurdi) egingo den Herri Urrats Iparraldeko Ikastolen aldeko jaira joateko autobusa antolatu nahian dabiltza Itsasondon. Posible den jakiteko zenbat lagun izango diren jakin behar dute.
Autobusa 55 lagunentzat da eta oraingoz, 35 laguneko taldetxoa egin dute. Prezioa pertsonako 20 eurokoa da. Dena den, “autobusa betetzea lortzen bada, prezioa merkatu” egingo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Autobusa 09:30etik irtengo Itsasondotik, eta 18:30ean irten Senperetik.
Izena ematea formularioa beteta egin behar da.