Itsasondoko Herri Azokarako izena eman dezakete ekoizleek eta sortzaileek
Maiatzaren 17an, ostirala, 18:00etatik aurrera herri azoka egingo da Itsasondoko plazan. Herriko eta inguruko ekoizleen eta sortzaileen erakusketa eta salmenta postuak egongo dira.
Itsasondon lehenengo Herri Azoka egingo dute maiatzaren 17an, 18:00etatatik aurrera, plazan. Eguraldi txarra eginez gero frontoian egingo dutela jakinarazi dute udaletik. Herriko eta inguruko ekoizle eta sortzaileen, erakusketa edo salmenta postuak egongo dira bertan. Azokan parte hartu nahi duten ekoizleek eta sortzaileek izena eman dezakete (lehentasuna Itsasondokoek izango dute), maiatzaren 13a baino lehen. Horretarako, udaletxera deitu (943 88 11 70) edo Interneteko formularioa bete daiteke.