Laubide Jatetxeak lortu du eskubaloiko bigarren maila nazionalera igotzea
La Salle klubeko senior taldeak igoera fasea amaitu aurretik lortu du mailaz igotzea. Azken partida larunbat honetan izango du, Bikuñan, Gasteizko Iparcom Gure Auzune taldearen aurka.
Aurreko larunbatean Bilboko Deustoko Unibertsitateko Loiola taldeari 21-27ko emaitzarekin irabazita, Legazpiko Laubide Jatetxea taldeak ziurtatuta du eskubaloiko bigarren maila nazionalera igoera. Legazpiko senior mutilak igoera fasean daude murgilduta Gipuzkoako lehen postua eskuratu eta gero, eta bosgarren partidarako lortuta dute igoera.
Igoera fasea amaitzeko partida bat geratzen zaie legazpiarrei, eta larunbat honetan jokatuko dute, etxean, Bikuña kiroldegian, 18:30ean, Gasteizko Iparcom Gure Auzune taldearen aurka.