Ordiziak ezin izan du irabazi
Bergararen aurka 0-3 galdu dute. Ordiziako Ohorezko mailako taldeak jaitsiera postuetan jarraitzen du.

Ordiziako mailarik goreneko futbol taldeak sailkapeneko azken postuetatik ihes egin ezinik jarraitzen du, larunbatean, Bergararen aurka 0-3 galdu baitzuen Altamira estadioan. Azken aurreko postuan dago.
Larunbatean, Tolosan izango du beste aukera bat. Berazubin, 16:00etan jokatuko du Tolosaren aurka.
2023-24 denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi geratzen dira. Tolosaren aurkakoaz gain, Deusturen aurkakoa, eta azkenekoa, Beasainen aurkako derbia.