Almitza elkarteak zabaldu du Sega Ligarako izen-ematea
Almitza segalari elkarteak Euskal Herriko Bakarkako 15. Sega Liga antolatu du. Hiru jardunaldi izango ditu. Maiatzaren 26an hasiko da, Goiatzen (Gipuzkoa). Ekainaren 8an Udaben (Nafarroa) jarraituko du, eta ekainaren 30ean Legorretan bukatuko da. Emakumeek 35 metro koadro, gizonezkoek 100 eta beteranoek 50 ebaki beharko dituzte. Izena emateko epea maiatzaren 15era arte dago irekita (677 09 58 64).