Eraitz Saez de Egilaz beasaindarra ere Legebiltzarreko Mahairako hautagai bezala aurkeztea erabaki du EH Bilduk
Koalizioaren ustez, apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzen ondoren, bi idazkarietako bat izateko modua izango du.
Eraitz Saez de Egilaz beasaindarra ere Legebiltzarreko Mahairako hautagai bezala aurkeztea erabaki du EH Bilduk. Hala jakinarazi du gaur koalizio abertzaleak prentsa ohar bidez.
Aurreko martxoan EH Bilduren oinarriek berretsi zuten bezala, datorren asteartean, “Eba Blancok Legebiltzarreko Mahaiko lehen presidenteorde izateko aukera izango du”, eta apirilaren 21eko hauteskundeen ondoren lortutako emaitzen ondoren, “Saez de Egilaz gazteak, berriz, bi idazkarietako bat izateko modua izango du”.