Narrasti eta anfibio fauna ezagutzeko aukera, jaian Lareon
Aralarko Parketxeak bertako narrastiak eta anfibioak ikusteko ibilaldi gidatua antolatu du, iganderako. Ander Izagirre aditu elgoibartarrak emango ditu azalpenak. Lizarrustitik 10:00etan abiatu, eta Lareo urtegira joango dira. Edozein adinetakoentzat aproposa da ibilaldia. Aurrez izena eman behar da (943 18 03 35 / 688 89 50 69), eta buruko 6 euro ordaindu (12 urtetik beherakoek 4 euro).