Idiazabal Gaztaren kofradiakide berriak
Maiatzaren 18an 34. kapitulua egingo du Ordiziako Idiazabal Gazteren Kofradiak. Antonio Soto Hernandez eta Sandra Rudy Cobo izango dira kofradiakide berria. Bost ohorezko kofradiakide berri ere izendatuko dituzte.
Maiatzaren 18a egun handia izango da Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarentzat, 34. kapitulua ospatuko baitute. 10:30ean D’Elikatuz zentroan harrera egingo die kofradiakideei eta gonbidatuei, hamaiketakoak eta gazten dastaketak lagunduta.
11:30ean, Oroith abesbatzaren saioa izango da eta 12:15ean, desfilea egingo dute udaletxeraino. Bertan, Adur Ezenarro alkateak egingo diote harrera. Jarraian etorriko dira izendapenak.
Kofradiakide berriak:
- Antonio Soto Hernandez
- Sandra Rudy Cobo.
Ohorezko kofradiakideak:
- Angel Linzoain Eugi, Iragi-Esteribarren (Nafarroa) Idiazabal gazta egiten duen artzaina.
- Mikel Lasa Beloki, Ordiziako azokako saltzailea.
- Urdaneta ikastetxea bere 50. urteurrenagatik.
- Elena Arzak Espina, sukaldaria.
- Salvador Arriola Barrenetxea, ekonomialaria eta Euskal-Mexikar diplomazialari ohia.
- Bittor Oroz Izagirre, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.
Merezimendi laguntzailea:
- Joaquin Aldanondo.
Kofradia babeslea:
- Orkli.
Ekitaldia amaitu eta Plaza Nagusian familiako argazkia atera ondoren, 14:00etan, Martinez jatetxean elkartuko dira bazkaltzeko.