Ipuin kontaketa izango da Ordiziako Haur Txokoan, igandean
Zuhaiztiko bigarren solairuan kokatuta dago. 0-4 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Dohainik da. Guraso edo arduradun batekin egoten dira haurrak.

Ordiziako Haur Txokoan ipuin kontaketa saioa egingo dute igandean, 18:00etan. Zuhaiztiko bigarren solairuan kokatuta dago Haur Txokoa. 0-4 urte bitarteko haurrei zuzendua dagoen zerbitzua da, doakoa. Guraso edo arduradun batekin batera egoten dira haurrak bertan. 16:00etatik 19:30era egoten da irekita.