Odei Lopezek irabazi du Getariako saioa
Legorretarrak 307 puntu eskuratu ditu. Idiazabalgo saioa Aner Peritzek irabazi du. Mikel Iturriotz eta Endika Igartzabal, laugarren eta bosgarren postuan sailkatu dira Idiazabalen.
Gipuzkoa Bertsotan txapelketan beste bi saio jokatu ziren atzo, Getarian eta Idiazabalen.
Getariako saioa Odei Lopez legorretarrak irabazi du. Honela geratu da sailkapena:
- Odei Lopez Larrauri: 307 puntu.
- Oier Aizpurua Olaizola: 304 puntu.
- Urko Arregi Markuleta: 300 puntu.
- Ekain Tolaretxipi Errazti: 288,5 puntu.
- Txomin Azpiroz De Pedro: 274,5 puntu.
- Jon Altuna Arteaga: 241,5 puntu.
Idiazabalgo saioan, berriz, Aner Peritz Manterola Euzkitzek lortu ditu puntu gehien: 332.
Honela geratu da sailkapena:
- Aner Peritz Manterola: 332 puntu.
- Eli Pagola Apezetxea: 323 puntu.
- Oier Etxeberria Zubimendi: 318,5 puntu.
- Mikel Iturriotz Etxaniz: 315,5 puntu.
- Endika Igartzabal Murua: 301,5 puntu.
- Igauri Lopetegi Amostegi 283 puntu.