Segura-Zerain mendi lasterketaren bideoa
Larunbat arratsaldean jokatu zen proba Segurako eta Zeraingo mendien artean. Trail proba 63 mendi korrikalarik osatu zuten, sprint modalitatekoa 108k. Goierri Kopako sailkapenean ez da aldaketarik izan. Hona lasterketaren laburpen bideoa.

Julen Teran eibartarrak eta Maria Ordoñez iruindarrak irabazi zuten larunbatean VII. Segura-Zerain mendi lasterketa sprint modalitatean (14,5 km), eta Hodei Lujanbio goizuetarrak eta Ainhoa Garikano tolosarrak trail modalitatean (25 km).
Proba motzaren ibilbidea 108 mendi korrikalarik osatu zuten, eta luzearena 63k. Goierri Kopa Traileko bosgarren proba puntuagarria izen larunbatekoa. Sailkapenetan ez da aldaketarik izan.
Larunbateko kronika eta argazkiak, lotura honetan.
GOIERRI KOPA TRAIL
Mutilak
- 1. Hodei Lujanbio (Goizueta). 296 puntu
- 2. Sergio Serrano (Idiazabal). 252 puntu
- 3. Borja Gereñu (Segura). 222 puntu
Neskak
- 1. Eneritz Oiartzabal (Azpeitia). 248 puntu
- 2. Miren Bastida (Azkoitia). 182 puntu
- 3. Amaiur Iglesias (Errenteria). 180 puntu
GOIERRI KOPA SPRINT
Mutilak
- 1. Jon Rodriguez (Ordizia). 542 puntu
- 2. Igor Etxeberria (Legazpi). 484 puntu
- 3. Xabier Molina (Gabiria). 438 puntu
Neskak
- 1. Maider Unanue (Arama-Lazkao). 486 puntu
- 2. Maddi Elizasu (Andoain). 362 puntu
- 3. Ainhoa Garikano (Tolosa). 284 puntu