Eskultorearen argazkiak jarri dituzte ikusgai 25 erakusleihotan, eta horietan dauden hitzekin esaldi bat osatu behar dute herritarrek lehiaketan parte hartzeko. Herrian gastatzeko 50 euroko sei erosketa txartel zozkatuko ditu udalak.
CAF enpresak 43.646,02 euro eman beharko dizkio Santos R. A.-ri kalte-ordain gisa. Epaiak dio Beasaingo multinazionalak ez zuela behar beste egin langileak amiantotik babesteko: ez zituzten azterketa mediku zehatzak egiten eta ez zuten behar bezalako babesgarririk.
La Salle eskubaloi klubeko senior mutilek larunbatean amaitu zuten igoera fasea, partida guztiak irabazita eta maila igoera lortuta.
Kilian Jornet mendi maratoiaren errekorraren jabea eta hamar aldiz garaile izan dena ere Zegaman lehiatuko da. Salomon etxeak Thundercross Zegama izeneko mendiko zapatillen edizio mugatu bat atera du.
Zulo kuadrilla izan da irabazlea areto futbol txapelketan, Klaudia Colmenero eta Alba Arraiza pala txapelketan, eta Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Olano eskuz binakakoan. Bideoak albistean.
Gipuzkoako lau parke naturaletatik bi Goierrin daude. Ekainaren 2an Aizkorri-Aratzen egingo dute ospakizuna, eta ekainaren 16an Aralarren.
Lehen Erregionaleko igoera fasean, jardunaldi baten faltan, matematikoki lortu du txartela.
Lazkaon egunero izango dira ikasleen emanaldiak, kultur etxean edo Arerian. Ataunen ostegunean ariko dira hango ikasleak, herri eskolan. Matrikulazio epea gaur zabaldu du musika eskolak, 2024-2025 ikasturterako; Ataunen eskaintza berria izango da.
Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehiaketa formatuan egingo da. Parte hartzeko izena eman behar da Gizarte Zentroan hilaren 22rako. Arroza prestatu beharko dute partaideek.
Hitzaldia Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean antolatu du udalak. Aurkezpen saio asteazken arratsaldean da, udaletxeko areto nagusian.
Beñat Senarrek eta Kepa Galparsorok finalean Urko Irisarri eta Beñat Berdugo beasaindarrak menperatu dituzte. Larunbat arratsaldean jokatu zen lehiaketa, Lartxai elkartean, 47 bikoteren artean.
Musika eskolan bertan edo internetez eman behar da izena hilaren 20ra arte. Eskaintza zabala du Doinuak, 4 urtetik gorako guztiei zuzenduta, adin mugarik gabe.
Ordiziarren izenean, Adur Ezenarro alkatearen bisita jaso du etxean, eta lora sorta bat eta Ordiziako plazaren oroigarria eman dizkio.