Aldaketa gehiago Ordizia Rugby taldean
2024-2025 denboraldiari begira aldaketa gehiago iragarri ditu Ordizia Rugby elkarteak. Alvaro Etxezortuk eta Joseba Otamendik ez dute jarraituko kirol zuzendaritza taldean.
2024-2025 denboraldiari begira aldaketa gehiago iragarri ditu Ordizia Rugby elkarteak: Alvaro Etxezortuk eta Joseba Otamendik ez dute jarraituko kirol zuzendaritza taldean.
OREko zuzendaritza batzordeak “eskerrik beroenak” eman nahi dizkie, egindako ahalegin eta sakrifizio pertsonal handiagatik. “Ordizia bezalako tamaina txikiko klub batek Klubari bere ezagutza eta ahalegina eskuzabaltasunez eskainiko dioten boluntarioak eta errugbia maite duten pertsonak behar ditu. Beraz, ibili beharreko bidean alde txikiak egonda ere, hauek ezin digute ahaztu arazi pertsona horiek gure esker ona merezi dutela, beraz, mila, mila esker, Alvaro eta Joseba!”, dio oharrak.
Talde lehiakorra sortzea helburu
Kirol Zuzendaritzako talde berria osatzen duten bitartean, gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak hartuko du bere gain lan hori, “Oier Iturrioz bertako kidearen koordinaziopean eta aurreko Kirol Zuzendaritzarako ezarri ziren irizpide berberekin, lehen talde lehiakor bat sortzea, non oinarrizko egitura etxeko jendeak osatuko duen, gure jokalari gazteei euren kirol ibilbidea estatuko errugbiaren gailurreraino garatzeko aukera emango diena, beheko taldeen eta nesken taldearen garapena ahaztu gabe”.
Maiatzaren 1ean OREk jakinarazi zuen Gorka Nuñezek hartuko zuela prestatzaile fisikoaren ardura, azken bost urteetan aritu den Arturo Rivasen ordez.