Urko Etxebesteren eta Ane Barandiaranen markak
Etxebeste beasaindarrak 18 urtez azpiko Europako txapelketarako gutxieneko marka lortu du 2.000 metro oztopoetan, eta Barandiaran lazkaotarrak 18 urtez azpikoetako Espainiako gutxienekoa, 1.500 metrotan.
Donostian asteburuan jokatutako atletismo txapelketan Urko Etxebeste beasaindarrak 5:51.87 egin du 2000 metro oztopoen proban, Europako 18 urtez azpiko txapelketarako gutxieneko marka lortuz.
Eta Ane Barandiaran lazkaotarrak ere lehenengo postua eta gutxieneko marka eskuratu ditu (4:45.34) 1.500 metrotan, Espainiako 18 urtez azpiko txapelketarako.